Lara van Ruijven
Lara van Ruijven | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lara Victoria van Ruijven |
Jaiotza | Naaldwijk (en) , 1992ko abenduaren 28a |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Heriotza | Perpinyà, 2020ko uztailaren 10a (27 urte) |
Heriotza modua | : Gaixotasun autoimmunea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Groningengo Unibertsitatea (2011 - 2012) Open University of the Netherlands (en) (2012 - 2019) |
Jarduerak | |
Jarduerak | pista laburreko abiadura patinatzailea eta izotz gaineko abiadura-patinatzailea |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 58 kilogramo |
Altuera | 168 zentimetro |
laravanruijven.nl | |
Lara Victoria van Ruijven ( [ˈlaːraː vɑn ˈrœyvən]; Naaldwijk, Herbehereak, 1992ko abenduaren 28a - Perpinyà, Frantzia, 2020ko uztailaren 10a)[1] herbehereetar pista laburreko abiadura-patinatzailea izan zen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018ko Neguko Olinpiar Jokoetan emakumezkoen taldekako 3000 metro errelebok pista laburreko abiadura-patinajean brontzezko domina lortu zuen Herbehereerako taldearekin. Hurrengo urtean urrezko domina lortu zuen 2019ko Pista Laburreko Abiadura Patinaje Munduko Txapelketako emakumezkoen bakarkako 500 metro lasterketan.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantzian hil zen (talde nazionalaren kontzentrazioan zegoen bitartean) 2020ko uztailaren 10ean, 27 urte zituela, gaixotasun autoimmune baten konplikazioengatik, lehenago ekainaren 25ean Perpinyango ospitalean ingresatzera behartu zuena.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Fallece la patinadora Lara van Ruijven a los 27 años» La Vanguardia 2020-07-11 (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Muere a los 27 años la medallista olímpica Lara van Ruijven» Mundo Deportivo 2020-07-10 (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).